FICA, Nazioarteko Atletismo Film Festibala egiten dihardute egunotan Donostian. Mugertza krosak ere izango du lekua atletismoaren protagonistak zein atletismo zaleak biltzen dituen festibalean. Krosaren 75. urteurrenaren harira ETBk eginiko dokumentala emango dute gaur.