Nerea Martinez: “Leku askotariko jendea ezagutzea izan da Interrail bidaiako gauzarik onena”

Barren.eus 2018ko urr. 18a, 21:27

2018 10 18 Nerea Martinez elgoibar Interrail GanteEuropako Batasunak 15.000 Interrail txartel oparitu zituen 18 urteko gazteen artean, Europako aniztasuna ezagutu eta hobeto ulertzeko aukera izan zezaten. Europan barrena trenez bidaiatzeko balio duen txartela eskuratzeko galdetegi bat bete behar zen Interneten, eta 100.000 gazte europarrek hartu zuten parte. Halaxe egin zuen Nerea Martinez elgoibartarrak eta txarteletako bat tokatu zitzaion. Bakarrik egin zuen bidaia. Administraritza eta Enpresa Zuzendaritzako bigarren maila ikasten ari da Bartzelonan eta handik eman digu bere bidaiaren berri.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.