Espainiako Liga Profesionalak iaz martxan jarritako egitasmoa da Genuine Liga. Adimen urritasuna duten jokalariez osatutako taldeak lehiatzen dira kirol inklusiboa bultzatzeko sortu zuten txapelketan. Eli Ibarra da Athleticeko Genuine taldeak dituen hiru entrenatzaileetako bat. Ibarrak Espainiako Futbol Federazioaren entrenatzaile titulua atera zuen udan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.