Euskaltzaindia Arantzazura itzuli da euskara batuaren 50. urteurrenean. Euskaltzaindia XVII. Biltzarra, -Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)- egiten ari da urriaren 4, 5 eta 6an Arantzazun, Gandiaga Topaketa eta Batzarretarako Zentroan. Han, 50 adituk “euskararen indarguneak eta ahuleziak identifikatu eta etorkizuneko erronkak” aztertuko dituzte. Horien artean da Andres Alberdi. Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren eskuliburua aurkeztuko du Youtube bidez zuzenean ematen diharduten biltzarrean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.