Errosarioko amaren aldeko ezpata-dantza dantzatuko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, domekan, ohitura berreskuratu zutenetik hamargarrengoz. Ohiko lekuetan egingo dituzte geldialdiak, baina Errosario kalea guztiz ireki gabe dagoela-eta, San Bartolome kaletik itzuliko dira plazara.