Espainiako dardo txapelketa jokatu zuten Valentziako Oliva herrian, irailaren 13tik 15era bitartean. Hamasei urtez azpikoetan, bakarkako modalitatean, hirugarren postua lortu zuen Jurgi Casado elgoibartarrak. Horrez gainera, Elgoibarko bi talde lehiatu ziren, Derry eta Gabaz dardo taldeak.