Omar Aizpuru eta Ivan Garcia dira Haundiko lehen eta bigarren entrenatzaileak, hurrenez hurren. Taldeko jokalaria ere bada Garcia, hamalau taldetan jokatu duen eskarmentu handiko futbolari elgoibartarra. Biekin eta C.D. Elgoibarreko presidente Jon Basurtorekin elkartu gara Ohorezko Erregional Mailan hasi duten denboraldi berriaz berba egiteko. Haundik garaipen batekin hasi du Liga txapelketa, Zarautzen 0-1 irabazita. Zapatuan Tolosaren aurka jokatuko dute Mintxetan (17:00).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.