Baserritar Eguna ospatu dute elgoibartarrek

Barren.eus 2018ko abu. 25a, 15:09

2018 08 25 baserritar sanbartolome elgoibar sagardoMotel esnatu da eguna, eta aurreko urteetan baino jende mugimendu apalagoa zebilen 11:00ak aldera, baina eguerdirako hasi dira Kalegoen plaza eta inguruak itxuratzen eta jendez betetzen. Euri tanta batzuk ere egin ditu goizean, baina atertu du zorionez, eta jairako aitzakiarik ez da une honetan Elgoibarren. Goizean, Limousin lehiaketa, gazta lehiaketa eta sagardo lehiaketa egin dira, eta arratsaldean, Mintxetaren oroimenezko San Bartolomeetako XX. harri-jasotze txapelketa, Xarivai zirkoa eta Mariatxien kalejira izan ditugu. ARGAZKI BILDUMA BARRUAN

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.