Ehunmilak eta G2Haundiak mendi lasterketak bertan behera gelditu dira, ekaitza dela-eta

Barren.eus 2018ko uzt. 14a, 11:14

2018 07 14 beasain kiroldegia ebakuatuak ehunmilak goierri hitzaEhunmilak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probak bertan behera lagatzea erabaki antolatzaileek goizaldean, ekaitzarekin parte hartzaileen segurtasuna ezin zutelako bermatu. “Aralarrera igotzea desastrea izango litzateke”, adierazi du Ehunmilak lasterketako antolatzaile Mikel Valdivielsok gaur goizean. 3000 bat pertsona (boluntarioak eta lasterkariak) ebakuatu behar izan dituzte, eta Beasaingo kiroldegian pasa dute gaua. Elgoibartar mordoxka ari zen parte hartzen proba hauetan.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.