34. Nahaste Borraste proba herrikoia antolatu du Kimetz elkarteak barixakurako (ekainak 29), eta parte hartzera animatu ditu herritarrak. 25 kiloko zakuaren beldur direnek 15 kilokoa eramateko aukera ere badagoela jakinarazi dute. Iazko irabazleak (Lariz eta Lendinez) irteeran izango dira.