Udaleko Kultura batzordeak gaur jakinarazi duenez, etzi (eguenean, ekainaren 21ean) barraketan ibiltzea ohikoa baino merkeagoa izango da, egun osoan bidaia bakoitzeko 0’70 euro kobratuko dute eta. Bestalde, egun horretarako antolatuta zegoen Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoen kontzertua (19:00etan Untzagan) bertan behera laga dutela eman dute aditzera.
Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.