Miguel Vargas Arnaiz zenak errekonozimendua jaso du erail zutenetik 82 urtera. 36ko Gerran hil zuten Burgoseko Rabanera del Pinar herrian. Aranzadik deshobiratu zituen Vargasen gorpuzkiak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak familiartekoei entregatu dizkie gaur, Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan atseden har dezaten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.