Tecnifuelle eskubaloi taldeak 23na berdindu du Malkaitz taldearen aurkako partida, eta honenbestez elgoibartarrek irabazi dute asteburuan Burlatan jokatu duten Espainiako Eskubaloi Txapelketako bigarren faseko sektorea. Espainiako zortzi talde onenak lehiatuko dira azken fasean. Jubenil mutilen Deca taldeak, berriz, laugarren postua eskuratu du Elgoibarren jokatu duten fasean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.