Ekainaren 10ean egingo duten giza katerako izenak hartzen hasiak dira herrietako taldeak. Elgoibarri eta Mendarori dagozkion hiru kilometroak osatzeko, 1.500 lagun gutxienez behar dituzte. Zapatuan izena emateko mahaiak jarriko dituzte Elgoibarren zein Mendaron.