Morkaiko mendi taldeak 75. urteurrena ospatzen dihardu aurten, eta ospakizunen artean, Elgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera multzoa antolatu dute. Apirilaren 13an izango da aurrenekoa, anfibioak ezagutzeko gauez egingo duten irteeera.