Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Campusa antolatu du aurten ere, hamargarren urtez jarraian. Campusa martxoaren 26, 27 eta 28an eta apirilaren 3, 4, 5 eta 6an egingo da. Zazpi egun horietan, 9:30etik 12:30era bitartean, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute partaideek.