Euriak ez du oles egitea galarazi, baina Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan ez da entzun santa eskeko koplarik gaur. Eskola barruan abestu dituzte kopla zaharrak Mendaron goizean, eta beste horrenbeste egin behar izan dute Elgoibar Ikastolan ere arratsaldean.