Mugertza krosaren astea izango da honakoa, eta ez edonolakoa, 75. Mugertza krosa egingo baitute domekan Mintxetan. Eguaztenean aurkeztuko dute krosa udaletxean, eta bertan emango dituzte ezagutzera Elgoibarrera etorriko diren atleta esanguratsuenak. Barixakuan, berriz, Krosaren 75. Urteurreko Gala egingo dute Herriko Antzokian, eta hor txapeldun ohiek parte hartuko dute. Mintxetakoek eman dute jakitera etorriko direnen zerrenda.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.