Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, San Silbestre lasterketa egin zuten atzo Mendaron. Eguraldiak ez zuen lar lagundu, baina hala ere, 50 bat lagunek antxitxika esan zioten agur 2017. urteari. Bost kilometro pasatxoko ibilbidea egin zuten korrikalariek, mozorrotuta ere bai batzuek, eta giro ezin hobea sortu zen. Bukaeran, txorizo egosia eta edaria banatu zituzten antolatzaileek. ARGAZKI BILDUMA
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.