Emakume adinekoek jasaten duten indarkeria bistaratzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Udalak hilaren 22rako

Barren.eus 2017ko aza. 15a, 12:44

2017 11 15 Indarkeria matxista jardunaldiak'Emakumeak, zahartzaroa eta indarkeria matxistak: ikusten ez dena ikustaraztea' izeneko jardunaldia antolatu dute Elgoibarko Udaleko Berdintasun eta Ongizate sailek  azaroaren 22rako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Ikerketa ugarik azaleratu dute adin handiko emakumeek dutela babes gutxien genero indarkeriaren aurrean, eta errealitate hori bistaratu nahi dute, ikusgarri egin esparru profesional askotan ere ikusezina dena. Izan ere, sarri -gehiegitan- termino orokorretan hitz egiten da halakotan, indarkeria generikoaz, eta horrek emakume  izatearen eta emakume adinekoa izatearen arteko lotura ikustarazteko zailtasunak sortzen ditu.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.