Jabier Muguruzak Leiho bat zabalik izeneko diskoa argitaratu berri du. Bakarlari moduan hastapenetatik lagundu dion oinarri akustikoa alde batera laga eta formatu elektrikoan ondu ditu disko berria osatzen duten zortzi abestiak. Horretarako, Ander Mujikari elgoibartarra izan du bidelagun. Zuzeneko emanaldietan ere biak arituko dira. Elgoibarren martxoaren 11an eskainiko dute kontzertua, Kultur Etxeko Sotoan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.