Zapatuan eman zioten azkena Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Euskalgintza eta Feminismoa eskutik helduta zikloari. Hiru puntako bertsolari batu zituzten Txarriduna hoteleko hall-ean, eta Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak jarritako puntuei kantuan aritu ziren. Oso giro ona sortu zen, eta horren erakusle duzue egun hartako bideoa. OHARRA: Mugimendua dauka lehenengo minutuetan, baina hartu patxada, zuzentzen da-eta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.