Elgoibarko Udalak %1,8 igoko ditu udal zerga eta ordenantza fiskalak 2018an -azken lau urteetako lehen igoera-. Hauek EAJ-PNVren udal gobernuaren eta PSE-EEren babesa jaso dute; EHBilduk berriz, kontra bozkatu du, egin dituzten proposamenak aintzakotzat hartu ez dizkietela arrazoituta.