Elgoibarko Nazioarteko 31. Folklore Jaialdia egin zuten barixaku gauean, estreinakoz Maalako parkean. Haritz Euskal Dantzari Taldeak eskaini zuen emanaldiarekin batera, Indiako eta Txuvaxiako taldeek euren folklorea erakutsi zuten Angelo Iriondori eta Jose Inazio Sarasuari eskainia egon zen saioan.