Euskal baleazaleek duela bostehun urte Ternuan eta Labradorren eginiko bidea berregingo duen espedizio ireki bat irtengo da Kanadako Saint Johns hiritik (Newfoundland-Labrador) ekainaren 15ean. Espedizio horretan parte hartuko du Angel Ugarteburuk, besteak beste, bere anaia nagusi bat Ternuan bakailao-arrantzuan ibilitakoa delako, eta umetatik duelako gai honekiko interesa. Bidaian ikusitakoak eta bidaian joan aurretik ikertutakoak barren.eus-eko Komunitatean azalduko ditu Ugarteburuk.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.