Ametsa egi bihurtu zuen Maite Maiorak (Mendaro, 1980) joan den domekan, Zegama Aizkorri mendi maratoian. Bera izan zen azkarrena eta jantzi zioten txapela, baina asko izan ziren haren garaipenaz poztu zirenak. Handia egin zuen eta hunkituta ageri ziren senide eta gertukoak, tartean Iñigo Lariz (Elgoibar, 1983), astebete aurretik kilometro bertikalen Espainiako Txapelketan podiumean lagun izan zuena. BARRENek mahai berean batu ditu biak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.