Eibarren, Ego errekara jausi zen 58 urteko gizonezkoa erreskatatu behar izan zuten bart suhiltzaileek, Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera. Goizaldean gertatu da istripua, 03:15ak aldera. Gizona erreka bazterrera, harri artera jausi da eta, min hartuta zegoenez, suhiltzaileek atera behar izan dute. Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta.
Ego errekara jausi den 58 urteko gizona erreskatatu dute suhiltzaileek bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.