Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari Eskolak antolatuta, 37. Elgoibarko Hiria Saria txirrindulari proba jokatuko da domekan (martxoak 26) Elgoibarren, jubenil mailan diharduten txirrindularientzat. Lasterketa hasi aurretik, klubeko kide eta zuzendari izan zen Iker Amutxastegi zena omenduko dute.