Asfaltatze lanak egiten dihardu Elgoibarko Udalak herriko zenbait gunetan. Batetik, gaur hasi dituzte Urazandi auzorako sarreretako bat asfaltatzeko lanak; eta, bestetik, Olaso ea Olasope industriguneetan egin dituzten asfaltatze lanen lehenengo fasea bukatu dela jakinarazi du Udalak.