Aratosteak agurtzeko, urteroko moduan, gaur arratsaldean “Sardinaren entierru txikia” egin da Astixaren jokoak amaitu eta jarraian. Aurten, baina, aurrekoetan baino ikusgarriagoa izan da agurra, trikitilariekin batera kalejiran Hortzmuga antzerki taldeko aktoreek ere parte hartu dute eta, bizikleta erraldoien gainean, bengala eta su artean lagundu diote sardinari. Argazki albuma gure mediatekan...
Musika eta su artean kalejiran ibili den sardinarekin agurtu ditugu Aratosteak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.