Mª Luisa Blascok liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 21a, 10:03

María Luisa Blasco idazle soraluzetarrak argitaratu berri duen "Retrato enigmático" liburua aurkeztuko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan, udaletxeko saio aretoan.

María Luisa Blasco idazle eta margolariak "Retrato enigmático" liburua aurkeztuko du gaur arratsaldeko 7etan udaletxeko saio aretoan.

"Retrato enigmático" ez da idazleak idazten duen lehendabiziko liburua, dagoeneko 6 baitira idatzita dituenak; bai, ordea, argitaratzen duen lehenengoa, Falsaria argitaletxearen eskutik argitaratu ere.

Idazleak mitologia oinarri hartuta idazten duen bigarren nobela da hau. Oraingo honetan euska mitologian oinarritu da idazlea, Jose Miguel Barandiaranen testuetan hain zuzen ere.

Aurkezpen ekitaldian Angel Mario Fernandez idazle eta Calypso literatur-tailerreko adiskidea izango du lagun Maria Luisa Blascok.

Bertaratzen direnek liburua erosteko aukera izango dute aurkezpen ekitaldiaren ondoren.