Txokolate lapurreta, gimnasia egiteko jolasik onena

E. Unamuno 2017ko ots. 16a, 09:57

Gaur goizean, eskolako lehenengo orduan, ikastetxeko gaztetxoek txokolate lapurretan jardun dute Plaza Berrian. Ariketa fisikoa egiteko eta talde lana lantzeko jolas egokia iruditu zaio Jabi Aldai irakasleari. 

Batzuk erdiko biribilean jartzen dira, eta besteak tartekietan sakabanatuta. Erdikoek, pasabideetan barrena ibili behar dute, tarteki batetik bestera txokolate lapurretan dabiltzanak harrapatu arte. Horixe da, behinola Plaza Berrian jolasteko asmatu zuten jolas zaharrak proposatzen duen dibertimendurako sistema.

Jabi Aldaik kontatu digu, Plaentxi Herri Ikastetxean duten herriko jolasen bilduma zahar baten bitartez izan dutela jolasaren berri. Gaztetxo batzuk ezagutzen zuten aurretik ere, besteak beste, Kukumixo aisialdi taldearekin jolastu izan dutelako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.