II. Zuhaitz Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 7a, 08:27

Zuhaitz Eguna antolatu du bigarren urtez Udalak igande honetarako, herriko Mendi Taldearen laguntzarekin.

Iazkoak izan zuen harrera ezin hobearen ostean, Zuhaitz Eguna antolatu dute aurten ere Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak eta Soraluzeko Mendi Taldeak.

II. Zuhaitz Eguna otsailaren 12an egingo da, igandearekin, Urkiazelaiko lurretan.

Bertara igotzeko asmoa duten herritarrek goizeko 9etan irtengo dute Plaza Berritik, 11etan landaketa burutu eta, ostean, hamaiketakoa egiteko.

Antolatzaileek bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak eta, beste behin ere, Martin eta Julian Ezenarro jaunei eskerrak eman nahi dizkiete ekintza hau burutzeko beren lurrak lagatzearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.