25 urte baserrietara Santa Eskean joateko ohitura berreskuratu zela

E. Unamuno 2017ko ots. 3a, 08:00

1992an, herriko gazte talde batek Santa Ageda Eskean irten zuen baserriz baserri. Astoa lagun, kopla kantari jardun zuten Ezozi eta San Andres auzoko baserrietan barrena.

Olatz eta Unai Larreategi trikitilariekin batera, Ainhoa Artolazabal, Sabin Mendizabal, Loiola Madera, Maialen Galarraga, Jon Beristain eta Egoitz Unamunok berreskuratu zuten aspaldi galdua zen ohitura. Ordutik hogeitabost urte pasatu dira, eta urte guztiotan, urtez urte, hutsik egin gabe jarraitu diote ibiliari.

Zapatuan hiru talde 

Otsailaren 4an, zapatuan, baserriz baserri aterako da Santa Eskeko taldea, Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarra lagun dutela. Ateratzen diren 25. aldia izango da. Ohitura duten moduan, goizeko 09:00etan aterako dira Iratxo gozo-dendaren paretik, eguna baserriz baserri ibiltzeko. 

Santa Ageda bezperan kantuan aterako diren talde gehiago ere izango dira: eguerdiko 12:00etan aterako da Musika Eskola kalez kale, eta iluntzeko 19:30ean Ezoziko Ama Abesbatzakoak, txistulariek lagunduta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.