Joshua Cheptegeik eta Senberi Teferik irabazi dute Juan Mugertza Nazioarteko Krosaren 74. edizioa. Iazko irabazle Aweke Ayalew eta Conseslus Kipruto txapeldun olinpikoa baino azkarragoa izan da Cheptegei gizonezkoetan. Teferik, berriz, Ruth Jebet txapeldun olinpikoa laga du atzean emakumezkoetan.