Eraso matxisten aurkako aldarria egin dute plazatik, beste behin

E. Unamuno 2017ko urt. 18a, 19:37

Gaur iluntzean, "Eraso gehiago ez" lemapean, hainbat herritar batu dira plazan aurreko egunetan Burlatan eta Valentzian gertatutako erasoak salatzeko. 

Emakumeen Mundu martxak eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu zuen atzo, eta, gaur iluntzean, besteak beste, elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Deialdiarekin bat eginez, Korner Moreak -indarkerien aurkako Soraluzeko kolektiboa- eta Udalak deituta, elkarretaratzea egin da herrian.

 

Emakumeen Mundu Martxaren deialdia eta irakurketa, hemen