Olentzero eta Mari Domingi bihar etorriko dira Elgoibarrera eta Mendarora opariak banatzera. Elgoibarren, umeez gainera, nagusiek ere izango dute etxera opariekin joateko aukera, 1.200 opari baino gehiago banatuko baitituzte Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolan.