Domekan 12:00etatik aurrera Ipuruan jokatuko den Eibar-Alaves derbia dela eta, Eibar-Gasteiz lagunartekoak Eibarrera etorriko dira talde armagiña animatzeko asmoz. Norgehiagoka hasi aurretik, 11:00etan Alaves taldeko zaletuekin eta animatzen diren guztiekin batera Untzagan (jubilatu etxearen aldean) talde argazkia egingo dute eta, jarraian, denak elkarrekin igoko dira Ipuruara.
Eibar-Gasteiz lagunartekoak domekako derbian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.