Unai Etxeberria elgoibartarra erraz gailendu zen zapatuan Alkortako Igoeran. 21:32ko denboran osatu zuen Etxeberriak 4, 7 kilometroko bidea eta ia bi minutuko aldea kendu zion bigarren sailkatuari, Hasier Murua herrikideari (23:21). Julen Salaberriak egin zuen hirugarren, 23:43ko denborarekin. Emakume bakarrak parte hartu zuen proban, Igone Erizek, eta berak jantzi zuen txapela. 34 minutuan osatu zuen Erizek Herriko Enparantzatik Alkorta baserri atarirainoko bidea. Guztira hamabost lagunek osatu zuten proba, hamalau gizonek eta emakume batek, eta inork ez zuen lortu bere garaian Iñigo Lazkano mendaroarrak ezarritako errekorra ontzerik (20:24). Argazkiak:
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.