EAJ, PSE-EE, EA, ezker abertzalearen plataformetan eta EH Bildutik alkate eta zinegotzi izan diren 34 herritarrek parte hartu dute agerraldian baina 44k bat egin dute adierazpenarekin.
Adierazpenean eskatzen da, 70 urtetik gora edo gaixotasun larriak dituzten preso eta erbesteratutako pertsonen giza-eskubideak errespetatu daitezela eta arrazoi humanitarioengatik aske laga ditzatela.
Egoera horretan daude Eloi Uriarte Diaz Gereño eta Sebas Etxaniz Alkorta soraluzetarrak. Eloi Uriarte Diaz de Gereñok (iheslaria) 74 urte ditu, Miarritzen bizi da eta 42 urte daramatza etxera bueltatu ezinik. Bestalde, Sebas Etxaniz Alkortak 73 urte ditu. Jaiotzez elgoibartarra da, baina Soraluzera ezkonduta dago. Preso dago Asturiasko Villabona kartzelan, eta legearen arabera, dagoeneko, baldintzapeko askatasunean egon beharko luke.
Ekimen hau, preso, iheslari eta deportatuen giza-eskubideen alde diharduen Soraluzeko Sare Herritarrak bultzatu du.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.