Elgoibarko Izarrako aisialdi taldeak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, haur eta gazteentzako eskaintza oparoa prestatu du neguko oporraldirako. Atxutxiamaikak eta Ludotekak eskaintza bateratua egingo dute etxeko txikienentzako, eta Gaztelekuak bestalde, gazteentzako ekintzak prestatuko ditu. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 14tik 25era daukate izena emateko aukera.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.