Soraluze eta Bergara lotzen dituen Olatz Rementeria memorialaren VII. edizioa korrituko da azaroaren 5ean. Ibilbideak 10km ditu, Soraluzen irteera eta Bergaran helmuga. Momentuz 420 korrikalarik eman dute izena eta gehienez 600 kirolarirentzat daude dortsalak. Izen-ematea zabalik dago kirolprobak.com atarian, azaroaren 4 goizeko 11:00ak arte.
Lau irteera izango dira: Umeak (15:00), Handbike-ak (16:30), patinak (16:45) eta korrikalariak (17:00).