Errosario kaleko jai-batzordeak amaitutzat eman du bere jarduna, eta horrenbestez aurten ez da jairik izango, ez behintzat azkeneko urteotan ezagutu dugun formatoan. Hildako bizilagunen aldeko meza, salbea eta Haritz dantza taldeak Errosarioko Amaren omenez egin ohi duen ezpata-dantza egingo dira, baina ez egitarauan hutsik egin gabe egin ohi ziren gainerako ekitaldiak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.