Barixaku arratsaldeko txupinazoak emango die hasiera Errekaldeko Mesedeetako jaiei. Elena Perez jai batzordeko kideak jakinarazi dizkigu zein izango diren aurtengo jaietako nobedadeak: “aurten Kukumixoren bitartez antolatzen diren umeendako jolasak bi aldiz egingo dira, barixakuan eta zapatuan, umeek oso gustuko dituztelako; barixaku gaua girotzeko karaokea antolatu dugu nahi duen guztiarendako; zapatu eguerdian Ermuko Irulitxa txarangak etorriko da bermuteko orduan laguntzeko eta gauean Eganek joko du. Esan digute euren azken emanaldia izango dira. Eta domekan Urrats dantza taldearen saioa eta langostinada izango dira eguerdiko bermutarekin batera”.
EGITARAUA
Irailak 9, barixakua
18:00 Txupinazoa eta txokolatea
18:30 Kukumixorekin jolasean
19:00 Txorizo dastaketa
20:30 DJ Zirkin + karaokea
22:30 Mus txapelketa. Izen-ematea: 10€ bikoteko. Sariak:
1. Arkumea, gazta eta 2 ardo botila
2. Txuletak, gazta eta 2 ardo botila
3. Bakailaoa, gazta eta 2 ardo botila
4. Untxiak, gazta eta 2 ardo botila
Irailak 10, zapatua
12:30 Irulitxa Txaranga
13:00 Toka txapelketa. Izen ematea: 1€. Saria: bildutakoa
14:30 Herritarrentzako Paella. Txartelak salgai 2015-09-15 arte Asigor dastalekua, Criado frutategia eta Bolintxo okindegian. Helduak: 10€. Umeak: 5€.
16:00 Kukumixorekin jolasean
16:30 Tute txapelketa
1. Arkumea, gazta eta 2 ardo botila
2. Txuletak, gazta eta 2 ardo botila
3. Bakailaoa, gazta eta 2 ardo botila
4. Untxiak, gazta eta 2 ardo botila
19:00 GORRITI eta bere animaliak
22:30 EGANek alaitutako dantzaldia
00:00 Su Festak
Irailak 11, domeka
12:00 Lehiaketarako patata tortilen entrega
Otarrainxka dastaketa
12:30 Urrats dantza taldearen saioa
13:30 Patata tortilen dastaketa eta sari-banaketa
1. 1 kg txorizo iberiko, 2 zainzuri lata, 2 ardo botila eta 20€
2. 1 kg txorizo iberiko, zainzuri lata 1, ardo botila 1 eta 10€
Toka botaldi berezia. Saria:
Gazta, 1 kg txorizo iberiko, zainzuri lata 1, ardo botila 1 eta 20€
15:00 Jaien amaiera