Martin Luquek kriminologiaz berba egingo du Donostian

Erredakzioa 2016ko ira. 6a, 18:02

Martin Luque kriminologo soraluzetarrak Donostiako Koldo Mitxelenan kriminologiari buruz antolatu duten konferentzian berba egingo du bihar.

Euskal Herriko Kriminologiako Profesionalen eta Ikasleen Elkarteak (EHKPIE) antolatu du konferentzia, “Zer da kriminologia?” izenburupean eta kriminologiaren inguruan gehiago jakin nahi duten herritarrei zuzenduta dago: “Gustatuko litzaizuke ezagutzea benetan zer den kriminologia? Jakin nahi zenuke gehiago kriminologiaz?”. Konferentzian kriminologiaren errealitatea aztertuko dute: kontzeptu garrantzitsuenak, lan aukerak, errealitate zientifikoa… Zientzia horren gainean ugaldu diren mito eta gezurrak argitzeko ere baliatu nahi lukete saioa.

Konferentzia arratsaldeko 19:00etatik 20:30era bitartean egingo da Koldo Mitxelena kulturguneko areto nagusian. Martin Luque, Daniel Romano eta Samira Raiss-ek berba egingo dute bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.