Altzako geltokia zabalduz, eta Irunera, Zumaiara, Ermua-Eibarrera eta Elgoibarrera tren-maiztasunak handituz, Euskotrenek bere zerbitzuak hobetuko dituela jakinarazi du. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena eta Lurraldeko Politika sailburuak zehaztu duenez, “Elgoibar-Bilbo tarteko zerbitzuan hobekuntzak egingo dira, trenak 30 minutuko maiztasunarekin ipiniko baitira, baita bidaiari gutxiko ordutan ere. Gaur egun 60 minutuko maiztasuna dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.