Aurreko urtean bezala, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herriko baserritarrak gonbidatzen ditu irailaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan, udaletxeko saio aretoan izango den bilerara.
Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango litzateke eta, era berean, 2017. urteko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea da.