2016/09/03 11:00etan hasita.

Jaia

Osintxuko Kofraixak

Osintxuko Kofraixak
Osintxu,

11:00 Umeentzako jolasak. Plazan hasi eta ez dakigu non amaituko dugun.

12:30 Bertso baserri poteoa. Lekaixoka bertsolariekin bertso baserri luntxa. Herri guztiaren plazan elkartu eta Mekoletara eta hortik Kanterara eta herrira buelta.

15:00 Kuadrilen arteko bazkaria frontoian. Ez lotsatu eta irten bazkariarekin kalera. Jai batzordeak mahaiak eta janaria berotzeko suak jarriko ditu.

17:30-21:00 Ttek elektrotxaranga kalean zehar. Ederto girotuko dute!

18:00 Sukaldaritza txapelketa. Suak piztu eta ez erre. Aurten Patatak Osintxuar erara prestatu beharko da, txorizo eta saiheskiarekin.

19:00 Toka txapelketa. Gero eta jende gehiago apuntatu, saria handiagoa izango da.

20:00 Poteo herrikoia. Elektrotxarangak animatuta.

21:30 Herri afaria. Entsada, patatak Osintxuar erara eta postre sorpresa. Tikeak salgai Euskaldunan eta Txuringon.

22:30 Sari banaketa. Mozorroa dela, sukaldaritza etabar...

00:30 Erromeria Honat taldearekin. Dantza eta kanta dezagun egarritu arte.

03:00 Suaren piztea. Salda magikoa egiteko sua piztuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.