CD Elgoibarrek urteko batzar orokorra egin zuen eguenean (ekainak 23), eta bazkideek presidente eta zuzendaritza berriak aukeratu zituzten. Antton Iranzo Tornos da CD Elgoibarko presidente berria, azken lau urteetan presidente izan den Jesus Mari Unzillari lekukoa hartu eta gero. Hamabost lagunez osatutako zuzendaritza izango du Iranzok klub deportibo Elgoibarrek dituen erronkei aurre egiteko, horietako bat 2017an ospatuko duten mendeurrena.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.