Nahaste Borraste proban lortzen duen seigarren garaipena eskuratu du gaur Iñigo Larizek. Hala, Martin Dominguez berdindu du garaipen kopuruan, hark ere sei alditan irabazi baitu Kimetz elkarteak antolatzen duen proba berezia. Eta, gainera, iaz ezarri zuen errekorra 13 segundoan ondu du Larizek (17:34). Emakumezkoetan bederatzigarren garaipena eskuratu du Ainhoa Lendinezek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.